Igandera atzeratu dute Azkoitiko Kriket Txapelketa

Ane Olaizola 2024ko uzt. 5a, 10:11

Azkoitiko Kriket Txapelketa, artxiboko irudi batean.

Biharko euria iragarrita dagoela eta, igandean jokatuko dituzte norgehiagokak, 08:30ean hasita.

Larunbatetik igandera atzeratu dute Azkoitiko XII. Kriketa Txapelketa, biharko euria dagoelako iragarrita. Hori hala, igandean jokatuko dituzte txapelketako partidak, 08:30ean hasita, Azkoitiko Oteiza frontoietan zein Azpeitiko Goenako zelaian.

Hamasei talde arituko dira norgehiagoka, lau multzotan banatuta, eta besteak beste, Azkoitiko, Azpeitiko, Zumarragako (Gipuzkoa), Eibarko (Gipuzkoa), Donostiako eta Gasteizko taldeak elkartuko dira txapelketaren bueltan.

Hasiera batean, Oteiza pilotalekuetako frontoi luzean jokatzekoak ziren partida guztiak, baina lehia gehiegi ez luzatzeko, partida horietako batzuk Azpeitiko Goenako zelaian jokatzea erabaki dute. Hori horrela, goizeko 09:00etan hasita, bi multzotako lehiak Oteiza frontoietan jokatuko dituzte, eta beste bi multzoetakoak Azpeitiko Goenako zelaian. Behin partida horiek amaituta, finalerdiak eta finala Oteizako frontoi luzean jokatuko dituzte, arratsaldean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide