Itziarrera erromesaldia egingo du Azkoitiko Parrokiak igandean

Intza Trula

Artxiboko irudian, Itziarko parrokie-eliza.

Itziarrera joateko autobusa antolatu dute, baina zerbitzua erabili ahal izateko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Igandean, 11:30ean abiatuko da autobusa Aizkibel liburutegiaren aurreko geltokitik.

Itziarrera erromesaldia egingo du Azkoitiko Parrokiak igandean, hilaren 7an, eta bertara joan nahi dutenentzat autobus zerbitzua antolatu du beste urte batez. Autobusa 11:30ean aterako da Aizkibel liburutegiaren aurrean dagoen geltokitik; meza, berriz, 12:30ean hasiko da Itziarko parroki-elizan (Gipuzkoa).

Igandean Itziarrera autobusez joan nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik, Azkoitiko parrokiako sakristian edota kantzelean.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide