Donosti Cup futbol txapelketaren lehen partidak jokatu dituzte San Juan zelaian

Iraia Oteiza 2024ko uzt. 3a, 10:19

Gaur, bihar eta etzi ere izango da San Juanen futbol partidak ikusteko aukera, goizez zein arratsaldez. Maila eta lehia ezberdinetako zortzina partida jokatuko dituzte egun horietako bakoitzean, 10:00etan hasi eta 19:15era bitartean.

Donosti Cup lagunarteko eta nazioarteko futbol txapelketa jokatzen hasi ziren atzo, eta aurreko urteetan bezala, aurten ere txapelketako partidetako batzuk Azkoitian jokatzen ari dira. Atzo txapelketaren lehen jardunaldiko zortzi neurketa ikusteko aukera izan zen San Juan futbol zelaian, eta gaur, bihar eta etzi ere hainbat partida jokatuko dituzte han.

Atzo bezalaxe, maila eta lehia desberdinetako beste zortzi partida jokatuko dituzte gaur ere, lau goizez eta lau arratsaldez. 10:00etan hasi da lehen partida, eta 19:15era bitartean jokatuko dituzte neurketak. Txapelketaren webgunean ikus daiteke Azkoitiko jardunaldien egitaraua.

Argazkietan, San Francisco Energy AEBko taldeak eta SL Benfica Portugalgo taldeak atzo arratsaldean jokatu zuten neurketaren irudiak ikus daitezke; 10-0 irabazi zuten portugaldarrek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide