Kitziki taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, Balda plazan

Ane Olaizola 2024ko uzt. 3a, 09:13

Kitziki taldea, joan den otsailean, Azkoitiko Abaraxka aterpetxean. (Utzitakoa)

Seikotearen kontzertua 20:00etan hasiko da, eta taldeak euskal kanta ezagunen bertsioak taularatuko ditu.

Kitziki taldeak kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, uztailaren 6an, Balda plazan. 20:00etan hasiko da doako emanaldia, eta taldeak euskal kanta ezagunen bertsioak eskainiko dituzte jendaurrean.

Azkoitiko, Elgoibarko, eta Bergarako (Gipuzkoa) sei neska gaztek osatzen dute taldea: Itxaso Alberdi azkoitiarrak, Maialen Arriolak, Maddi Arrietak, Nahia Carrillok, Enara Mujikak eta Olatz Makazagak. Sei musikariek bateria, biolina, gitarra, baxua, teklatua, saxofoia eta ahotsa uztartu dituzte euskal kanta ezagunen bertsioak egin eta publikoa dantzan jartzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide