Gaur abiatuko da Donosti Cup futbol txapelketa, eta aurreko urteetan bezala, aurten ere Urola Kosta eskualdeko zenbait herritan jokatuko dituzte txapelketa horren partidak, tartean Azkoitiko San Juan futbol zelai artifizialean ere bai. Azpeitiko Garmendipen, Orioko Mendibeltzen, Zarauzko Astin, Zestoako Iraetan eta Zumaiako Aita Mari futbol zelaietan ere arituko dira Euskal Herriko eta nazioarteko dozenaka talde.
Gaurtik aurrera jokatuko dituzte futbol partidak herri horietan guztietan. Hain zuzen, larunbatera bitartean jokatuko dituzte partidak eskualdean.
Hona hemen San Juan zelaian jokatuko diren partiden zerrenda. Gaur, asteartea, 10:00etatik 19:15era bitartean jokatuko dituzte partidak Azkoitian, eta Euskal Herriko taldeez gain, Kataluniako, Espainiako, Frantziako, Mexikoko, Suediako, AEBetako eta Portugalgo taldeak arituko dira lehian.