Aizkibel liburutegiak udako ordutegia izango du gaurtik aurrera

Unax LarraƱaga

Aizkibel liburutegia. (Alex Berasategi)

Abuztuaren 31ra bitartean izango du udako ordutegia liburutegiak. Uda sasoian goizez irekiko dute soilik liburutegia astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan. Astearteetan eta ostegunetan, ordea, arratsaldez ere irekiko dute.

Aizkibel liburutegiak udako ordutegia izango du gaurtik aurrera. Uztailean eta abuztuan, 09:00etatik 13:00etara irekiko dute liburutegia astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan. Astearteetan eta ostegunetan ere ordutegi horretan irekiko dute goizez, baina arratsaldez ere zabalduko dute gunea. Hain justu, 18:00etatik 20:00etara bitartean egongo da irekita liburutegia. Larunbatetan eta igandetan, berriz, itxita egongo da.

Irailaren 1etik aurrera, berriro ere ohiko ordutegia berreskuratuko du Aizkibel liburutegiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide