KZguneak prest dauka uztaileko ikastaro eskaintza

Iraia Oteiza 2024ko uzt. 1a, 12:56

32 ikastaro eskainiko dituzte guztira, eta horietatik lau euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurre, bideokonferentziaz edota urruneko modalitatean.

Azkoitiko KZgunean prest dute uztaileko ikastaroen eskaintza, eta horietako ikastaroren batean izena eman nahi duenak irekita du aukera. 32 ikastaro eskainiko dituzte guztira hil honetan, eta horietatik lau euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurre, bideokonferentziaz edota urruneko modalitatean.

Hauek dira uztailean KZgunean euskaraz egin ahal izango diren ikastaroak:

  • Bultzatu zure lan ibilbidea gaitasun digitalen bidez
    • Urrunekoa.
    • 10 ordu.
    • Uztailaren 8tik 17ra.
  • Musika aplikazioak zure smartphonean
    • Bideokonferentzia.
    • 4 ordu.
    • Uztailaren 2an eta 3an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Pinterest. Zure inspirazio iturria
    • Urrunekoa.
    • 10 ordu.
    • Uztailaren 8tik 17ra.
  • Facebook zure smartphonean
    • Bideokonferentzia.
    • 4 ordu.
    • Uztailaren 17an eta 18an, 16:00etatik 18:00etara.

Izen-ematea

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat bide dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda eman daiteke izena. Bestetik, telefonoz deituta (943-02 36 19) ere eman daiteke izena. Hala eta guztiz ere, ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunearen webgunearen bidez ere eman daiteke izena; ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.

KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek bideotutorialak kontsulta ditzakete, honako esteka hauen gainean klik eginez:

Azkoitiko KZgunea Aita Madinabeitia enparantzan dago, Zubiaurre Elkarguneko 1. solairuan. Astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide