Gaur, igandea, 42. Azkoitia Hiria xake txapelketa jokatu dute Kontzejupean, Joxe Azkueren omenezko 13. edizioa. Anaitasuna Kakute xake taldeak antolatu du proba, eta txapelketa arrakastatsua izan da. Hemeretzi taldetako ia 60 xakelarik parte hartu dute gaurkoan. Talderik onenak Barakaldo eta Gros izan dira puntuak enpatatuta, eta hirugarren Alfil taldea.
10:00etan hasi da lehia, eta hiru pertsonaz osaturiko taldeetan partida azkarrak jokatu ditu xakelari bakoitzak. Anaitasuna Kakutetik, guztira, sei taldek parte hartu dute, eta horietatik bi emakumeek soilik osatutakoak izan dira.
Gainontzeko taldeak honakoak izan dira: Domusa-Azpeitia, Gros, Alfil, Jokin Erdozia, Zornotza, Hondarribia-Marlaxka, Billabona, Beraun Bera, Martintxo, Zaldi Baltza, Liendo eta Santurtzi.
Sari banaketa ekitaldia egin ondoren, parte hartzaile guztiak bazkaltzera joan dira.