Musikak argitu zuen Balda plaza bart gauean

Unax LarraƱaga 2024ko eka. 30a, 13:10

Azkoitiko Musika Bandak, Iraurgi abesbatzak, Juan Andres Unanue gitarristak Itsaso Alberdi abeslari eta pianistak eta Jone Larrañaga, Amaia Matxinea, Andrea Pozo eta Julen Etxaniz abeslariek eskaini zuten emanaldia. Jendetza bildu zen eta argiz zein musikaz bete zen plaza.

Musikak hartu zuen Balda plaza bart gauean. Izan ere, Azkoitiko Musika Bandak, Iraurgi abesbatzak, Juan Andres Unanue gitarristak Itsaso Alberdi abeslari eta pianistak eta Jone Larrañaga, Amaia Matxinea, Andrea Pozo eta Julen Etxaniz abeslariek kontzertua eskaini zuten bertan. 

Jendetza bildu zen iluntzeko 22:00etan hasi zen kontzertuan, eta argiek pintatu zuten plaza. Besteak beste, Mikel Laboa, Zea Mays, Zetak, Süne, La Polla Records, Barricada, Etzakit, Pink Floyd, Tina Turner zein Itoizen kantu ezagunak jo zituzten musikariek.

Argazkiak: Andoni Elduaien

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide