LGTBI komunitatearen eskubideak aldarrikatu dituzte

Aitziber Arzallus

Udalak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean plazan, eta ondoren, La Piel Producciones taldeak Askatu. Armairuko gogoetak antzezlana taularatu zuen Elkargunean.

Atzo, ekainak 28, LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna izan zen, eta horren harira eta udalak deituta, elkarretaratzea egin zuten arratsaldean plazan. Hainbat herritar batu ziren komunitate horren eskubideak aldarrikatzeko helburuarekin erakundeak egindak deialdira.

Horren ostean, antzerki emanaldia izan zen Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Iruñeko La Piel Producciones taldeak Askatu. Armairuko gogoetak taularatu zuen, askatasun sexuala eta sexuari buruzko topiko tipikoak hizpide dituen lana. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide