LGTBI+ kolektiboaren kontzientzia sortzeko asmoz, Zarata proiektua aurkeztu dute

Ane Olaizola

Hodei Arrastoa artistak sortutako audio-gida prestatu zuen egileak berak Portaleburu erakusketa aretoan atzo, herritarrei erakusteko asmoz. Hamar gunetan banatutako eremua prestatu zuen, bakoitzean gai propio batez hausnartzeko asmoz.

LGTBI+ Komunitatearen Nazioarteko Egunari lotutako ekintzak hasi zituzten atzo Azkoitian, Zarata proiektuaren aurkezpenarekin. Hodei Arrastoa artistak sortutako audio-gida prestatu zuen egileak berak Portaleburu erakusketa aretoan, eta hara bertaratu ziren hainbat herritarrei erakutsi zien egitasmoa. LGTBI+ kolektiboaren inguruan kontzientzia sortzea helburu du proiektuak, eta horretarako hamar gunetan banatutako eremua prestatu zuen, bakoitzean gai propio batez hausnartzeko asmoz.

Bihar, bestalde, elkarretaratzea egingo dute herriko plazan, 18:00etan hasita, eta ordu erdi beranduago Askatu. Armairuko gogoetak antzezlana aurkeztuko du La Piel Producciones ekoiztetxeak Elkargunean. Sexu askapenari eta identitateari buruzko lana da Fermin Cariñenak zuzentzen duena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide