Azkoitiko Irakurle Taldeak Miriam Lukirekin agurtu du ikasturtea

Ane Olaizola 2024ko eka. 26a, 16:34

Azkoitiko Irakurle Taldea Miriam Lukirekin, atzoko saioan. (Azkoitiko Irakurle Taldea)

Irailean ekingo dio Azkoitiko Irakurle Taldeak sasoi berriari, Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso eleberriarekin. Irailaren 24an elkartuko dira, Elkarguneko Oteiza aretoan.

Miriam Luki idazle eta kazetariaren Argialdiak liburua solasgai izanda egin zuen Azkoitiko Irakurle Taldeak atzo arratsaldean ekaineko saioa, eta taldekideek liburua idazlearekin berarekin aztertzeko tartea izan zuten, gainera. Hain zuzen, Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak urtero ematen duen Zilarrezko Euskadi Saria jaso zuen iaz Lukik, narrazioz osatutako lan horrengatik.

Ikasturteko azken saioa eginda, irailean ekingo dio Azkoitiko Irakurle Taldeak sasoi berriari, Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso eleberriarekin. Irailaren 24an elkartuko dira Elkarguneko Oteiza aretoan, 19:00etan, eta ohi bezala, saioa irekia izango da herritar ororentzat.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide