100 urte bete ditu Mari Karmen Goenaga Areitiok

Ane Olaizola

Goenaga, ezkerrean behean, Azkoitiarekin eta senideekin. (Azkoitiko Udala)

Ana Azkoitiak oroigarria eta lore sorta oparitu dizkio azkoitiarrari, udalaren eta herriaren izenean.

Mari Karmen Goenaga Areitiok 100 urte bete ditu gaur, eta ohikoa den moduan, udalaren bisita jaso du hark bere mendeurrenean. Hain zuzen, Ana Azkoitia alkateak bisita egin die Goenagari eta bere senideei herriaren eta udalaren izenean, eta zorionak emateaz gain, barrikak irudikatzen dituen oroigarria eta lore sorta oparitu dizkio.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide