Miriam Luki idazle eta kazetariaren Argialdiak liburua izango du aztergai Azkoitiko Irakurle Taldeak gaurko saioan. 19:00etan elkartuko dira Elkarguneko Oteiza aretoan, eta liburuaren egilea bera ere saioan izango da, bertaratzen diren herritarrekin batera liburuaren nondik norakoez aritzeko. Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak urtero ematen duen Zilarrezko Euskadi Saria jaso zuen iaz Lukik, narrazioz osatutako lan horrengatik. Saioa irekia izango da eta herritar orok izango du bertaratzeko aukera.