Iraurgi Berritzen garapen eta berrikuntza agentziak Azkoitiko Herrixen eta Azpeitiko Bertan merkatarien elkarteekin elkarlanean egindako kanpainak baditu saridunak. Joan den astean Azkoitiko eta Azpeitiko saltokietan erosketak egin zituzten berezoek arraspa txartelak jaso zituzten, eta txartela urratzean, unean bertan jakin zuten saririk eskuratu ote zuten. Herri bakoitzean orotara 500 euroko sari bat eta 100 euroko bost sari banatu dituzte.
Azkoitiko kasuan, 500 euroko sari nagusia Etxaniz autoeskolan egokitu da, eta 100 eurokoak Laztane estetika zentroan, Errexil tabernan, Mari frutategian eta Presalde gozotegian. Hala ere, oraindik beste 100 euroko sari bat geratzen da banatzeko.