Azkaraten auto istripua gertatu da

Nerea Uranga 2024ko eka. 23a, 13:04

Azkarateko mendatearen hasieran jazo da ezbeharra.

Bi pertsona zauritu dira, eta Mendaroko ospitalera eraman dituzte. Errepidea garbitu bitartean trafikoa bideratzen ari da Ertzaintza.

12:20 aldera auto batek trafiko istripua izan du GI-2634 errepidean, Azkarateko mendatetik Elgoibar alderako jaitsieran. Autoa irauli egin da, eta bi pertsona zauritu dira. Osasun langileek Mendaroko ospitalera eraman dituzte zauritutako biak.

Bidea garbitzen ari dira, eta bitartean, Ertzaintza Azkoitia eta Elgoibar arteko Azkarateko mendateko trafikoa zuzentzen ari da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide