Azkoitiko ikastetxeetako ikasleek Azkoitia 700 egitasmoa aitzakiatzat hartuta hainbat lan egin dituzte igaro berri den ikasturtean, eta lan horiek erakutsi dituzte gaur herriaren aurrean. Hain justu, erakusketa zabaldu dute Etxebeltzen. Floreaga ikastetxeko, Bizilore eskola aktiboko eta Xabier Munibe ikastolako haur eta gazteek parte hartu dute proiektuan.
Erakusketa goizez eta arratsaldez zabalduko dute; goizean, 10:00etatik 14:00etara egon da irekita, eta arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara zabalduko dute. Gainera, 25 euroko hamalau bonu zozkatu ditu udalak ikasleen artean, eta opari horien banaketa 12:30ean gauzatu dute.