Juan Carlos Perezen eta Kirmen Uriberen 'Saturraran' estreinatu dute

Mailo Oiarzabal

Musikariak, kantariak eta egileak atzo, estreinaldiaren ondoren. (Arriaga antzokia)

Atzo eman zuten lehen aldiz euskarazko opera Bilboko Arriaga antzokian. Bihar ere toki berean emango dute Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Koral Elkarteak.

Juan Carlos Perez Azkoitiko bizilagunak sortutako Saturraran operaren doinuak atzo eman zituzten lehen aldiz jendaurrean. 2017an hasi zen Perez (Mutriku, 1958) Saturraran konposatzen –2021ean kontatu zuen Maixatzenen egindako elkarrizketa honetan–; Uribe herrikidearen hitzekin osatuta, atzo estreinatu zuten euskarazko opera garaikidea Bilboko Arriaga antzokian.

Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Koral Elkarteak landu eta eman dute Perezen eta Uriberen sorkuntza, eta bihar ere Arriagan taularatuko dute Saturraran (19:00). Sarrerak Arriagaren webgunean eros daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide