Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Kantabriara (Espainia) egin zuen irteera atzo, osteguna. Hain zuzen, Santanderrera eta Islaresera joan ziren Azkoititik hara joandako ehun lagunak. 08:00etan abiatu ziren autobusa liburutegi ondoko geralekuan hartuta, eta goiza Santanderren igaro zuten eta han egin zuten hamarretakoa. Bazkaltzera, berriz, Islares herrira joan ziren, eta han pasatu zuten arratsaldea. Lagunarte ederrean gozatu zuten azkoitiarrek jubilatuen elkartearen ekaineko egunpasan.