Ikasleen jaialdiarekin itxi ohi dute ikasturtea herriko ikastetxeek, eta aurten, Xabier Munibe Ikastolakoen txanda izango da. Bi egunetan eskainiko dute horiek jaialdia Gurea pilotalekuan. Bihar, osteguna, HHko ikasleak izango dira protagonista nagusiak frontoian, eta etzi, ostirala, LHko ikasleen txanda izango da. Bi jaialdiak 18:30ean hasiko dira.