Bertso doinuek hartu dute Baztartxo goizean

Iraia Oteiza

Gu ere bertsotan proiektuaren ikasturte amaierako bertso jaialdian izan dira Floreagako, Xabier Munibeko eta Biziloreko zenbait ikasle. Naia Arrizabalaga eta Eneko Beretxinaga bertsolariak aritu dira bertsotan, eta ikasleek ariketak osatzen lagundu diete horiei.

Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibe ikastolako LH5. eta LH6. mailako ikasleak eta Bizilore eskolako LH4ko, LH5eko eta LH6ko ikasleak Baztartxo antzokian izan dira goizean, Gu ere bertsotan proiektuaren ikasturte amaierako bertso jaialdian. Naia Arrizabalaga eta Eneko Beretxinaga bertsolaritza irakasleak aritu dira bertsotan, eta ikasleetako batzuk gai jartzaile lanetan aritu dira, txandaka. Horretaz gain, ikasleek eserlekuetatik zenbait ariketa osatzen lagundu diete Arrizabalagari eta Beretxinagari. Giro paregabean amaitu dute Gu ere bertsotaneko ikasturtea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide