Azkoitia 700 egitasmoari lotuta ikasleek egindako zenbait lan erakutsiko dituzte zapatuan, Etxebeltzen

Andoni Elduaien 2024ko eka. 20a, 09:54

Etxebeltzen egondako beste erakusketa bateko irudia. (Azkoitia Guka)

Amaitzear den ikasturtean zehar herriko ikasleek egin dituzten lanekin erakusketa zabalduko dute zapatuan, Etxebeltzen. Azkoitia 700 egitasmoari lotuta ondu dituzten lanak ikusi ahal izango dituzte herritarrek.

Azkoitiko ikastetxeetako ikasleek Azkoitia 700 egitasmoa aitzakiatzat hartuta hainbat lan egin dituzte igaro berri den ikasturtean, eta etzi, larunbatean, lan horiek erakutsiko dituzte herriaren aurrean. Hain justu, erakusketa zabalduko dute Etxebeltzen. Floreaga Ikastetxeko, Bizilore Eskola Aktiboko eta Xabier Munibe Ikastolako haur eta gazteek parte hartu dute proiektuan.

Erakusketa goizez eta arratsaldez zabalduko dut; goizean, 10:00etatik 14:00etara egongo da irekita, eta arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara. Gainera, 25 euroko hamalau bonu zozkatuko ditu udalak ikasleen artean, eta opari horien banaketa 12:30ean hasiko da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide