Iruñeko sanferminetara joateko irteera antolatu du Plaza Ondok

Andoni Elduaien 2024ko eka. 24a, 09:00

Iruñeko erraldoiak udaletxe plazan dantzan, sanferminetako irudi batean. (sanfermin.com)

Bihar, hilak 25, zabalduko du izen-ematea jubilatuen elkarteak, eta uztailaren 5ean itxiko dute horretarako epea. Iruñeko San Fermin jaien laugarren egunean, uztailaren 9an, egingo dute egunpasa Iruñera. Plaza Ondoko bazkideek eta bazkide ez direnek izango dute irteeran parte hartzeko aukera.

Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Iruñeko sanferminetara joateko irteera antolatu du uztailaren 9rako. Asteartez egingo dute azkoitiarrek bidaia Iruñera, Aizkibel liburutegiaren alboko autobus geralekutik 09:00etan abiatuta.

Bihar, asteartea, zabalduko du jubilatuen elkarteak bidaia egin ahal izateko izen-ematea, eta uztailaren 5ean, ostiralez, itxiko dute horretarako epea. Plaza Ondoko bazkideek nahiz ez direnek izango dute bidaia egiteko parada; 42 euro ordaindu beharko dute bidaia bazkideek, eta 48 euro bazkide ez direnek. Elkarteko arduradunek jakinarazi dute, Iruñera egingo duten bidaian ez dutela hamarretakorik eskainiko, baina bai bazkaria; 14:00etan egingo dute otordua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide