Eskolako Agenda 2030eko ikasleek azken ikasturtean egin duten lanaren emaitzak zabaltzeko asmoz, Azkoitia BHIko eta Floreagako DBHko ikasleak kalera irtengo dira bihar, eta 11:00etatik 13:00etara karpa bat jarriko dute eliz atarian, egindakoa herritarrekin partekatzeko asmoz.
Hain zuzen, ikasle horiek energia berriztagarrien inguruko lanketa egin dute, joan zen hilean haren emaitzak aurkeztu zituzten udalean. Energia komunitateen garapena sustatzea zen ikasleek udal ordezkariei egindako proposamenetako bat, eta ildo horretan gizarteratuko dute bihar egindako lana, gaiak herritarren artean "arrakasta" izateko asmoz.