Hauteslekuak ixteko bi orduren faltan, erroldaren %38k zuen botoa emanda Europako Legebiltzarreko hauteskundeetan; 3.229 herritarrek, beraz. 2019koaren aldean, 17,15 puntu egina zuen behera. Hori horrela, arratsaldean are gehiago jaitsi da parte hartzea: izan ere, eguerdira artean erroldaren %27k eman du botoa.
Antzeko joera nagusitu da Urola Kostako beste herrietan ere. Gipuzkoan, bestalde, hautesle erroldaren %40,18k eman du botoa arratsalderako Gipuzkoan, eta 2019tik 12,91 puntu jaitsi da parte hartzea.
20:00etan itxiko dituzte hauteslekuak, eta 23:30erako jakingo dira emaitzak. Webgune honetan grafiko bidez emango dira emaitza horiek, eta bihar albiste landuagoa irakurtzeko aukera egongo da.