Odol ateraldiak egingo dituzte bihar

Ane Olaizola

Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo dituzte odol ateraldiak, 16:30etik 20:30era. Hitzordua eskatzeko, 610 11 21 45 telefonora deitu behar da. 

Odol ateraldiak egingo dituzte bihar, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Arratsaldez egingo dituzte ateraldiak, 16:30etik 20:30era bitartean. Odola eman nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu behar dute.

Euskadiko Odol Emaileen elkartearen arabera, O-, A+ eta A- odol taldeetako erreserba maila oso baxua da, eta talde horietako odolaren premia handia dagoela jakinarazi dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide