Eskuz binakakoen finalekin amaitu da Pilotari Eguna

Ane Olaizola 2024ko eka. 8a, 20:59

Emakumeetan, Jone eta Ane nagusitu dira, eta gizonetan, Korta eta Aranburu. Goizean bezala, arratsaldean ere herritar ugari erakarri ditu Pilotari Egunak.

Goizean bezala, arratsaldean ere betekada hartu du Kontzejupek, Pilotari Egunaren barruan jokatu dituzten txapelketa herrikoiaren binakako finalek ere ikusmin handia eragin baitute. Emakumeetan, Jone eta Ane 22-15 nagusitu dira Amaia eta Oihanaren aurka, eta gizonetan, Korta eta Aranburu 22-10 nagusitu zaie Zabale eta Juleni. Horrenbestez, Kortak bi txapel jantzi ditu gaur, hura izan baita buruz buruko finaleko txapelduna ere. Sariak banatuta, antolatzaileek zein herritarrek datorren urtera arte agurtu dute pilotaren festa.

Erlazionatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide