Emakumeei zuzendutako doako sexu heziketa tailerra antolatu dute

Iraia Oteiza 2024ko eka. 5a, 15:44

Kultur Etxeko laugarren solairuan eskainiko dute tailerra, ekainaren 11n eta 18an, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Parte hartzea doakoa izango den arren, aurrez izena eman beharko da.

Sexualitate propioa barrutik kanpora eraikitzen izenpean, emakumeei zuzendutako sexu heziketa tailerra eskainiko dute Kultur Etxeko laugarren solairuan. Bi saio izango dira: ekainaren 11n eta 18an, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Parte hartzea doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharko da ekainaren 7a baino lehen. Interesa dutenek udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan edota berdintasuna@azkoitia.eus helbidera idatzita eman ahal izango dute izena. Tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa izango da 18 urte beteta izatea.

Udaleko Berdintasun arloaren ekimenez SEDRA Familia Plangintza Federazioak antolatutako tailerra da. Adierazi dutenez, "sexualitateari lotutako gaiei buruz hitz egiteko espazioa "eskainiko dute tailerrean, "pertsonen ongizateak lotura estua duelako sexu heziketarekin".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide