Kirola eta festa, igandeko gozagarri

Unax LarraƱaga 2024ko eka. 2a, 18:16

Adin guztietako gaztetxoak batu ditu Xabier Munibe 40. Parte Hartze Herrikoiak. Kirolaz gain, festaz gozatzeko aukera ere izan dute Plaza Nagusira gerturatu direnek, Herri Jaia antolatu baitute. Txekor errea, esnekiak, sagardoa eta askotariko produktu ekologikoak dastatzeko aukera izan da plazan egin duten nekazarien azokan. Horrez gain, txikienek puzgarrietan ibiltzeko aukera izan dute Goikolosan.

Kirola eta festaz gozatzeko aukera izan dute gaur Azkoitiko plazara eta Plazaberrira gerturatu diren ehunka pertsonek. Adin guztietako gaztetxoak batu ditu Xabier Munibe 40. Parte Hartze Herrikoiak. HH4. mailatik DBH2. mailara arteko ume guztiek parte hartu ahal izan dute, eta lasterketak mailaka banatuk dituzte. HH4 mailako haurren lasterketarekin ekin diote probari 10:30ean, eta DBH1 zein DBH2 mailetako ikasleen lasterketarekin amaitu da, 11:55ean. Ondoren, 12:30ean, sari banaketa egin dute.

Kirolaz gain, festaz gozatzeko aukera ere izan dute Plaza Nagusira gerturatu direnek, Herri Jaia antolatu baitute. Txekor errea, esnekiak, sagardoa eta bestelako produktu ekologikoak dastatzeko aukera izan da plazan egin duten nekazarien azokan. Jendetza bildu da janaz eta edanaz gozatzeko asmoz. Horrez gain, txikienek puzgarrietan eta beste hainbat jolas desberdinetan ibiltzeko aukera izan dute Goikolosan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide