'El mundo en la encrucijada. Zergatik gerra?' hitzaldia eskainiko dute asteartean

Iraia Oteiza

Adrian Zelaia Ekai Groupeko ekonomia aplikatuko irakasleak eskainiko du hitzaldia. Elkarguneko Oteiza aretoan izango da saioa, 19:00etan.

El mundo en la encrucijada. Zergatik gerra? hitzaldia eskainiko du Adrian Zelaia Ekai Groupeko ekonomia aplikatuko irakasleak, gerraren nondik norakoak azalduz. Datorren asteartean eskainiko du saioa Elkarguneko Oteiza aretoan, 19:00etan hasita. Azkoitiko Parrokiak antolatutako saioa izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide