Konpostaren inguruko tailerra egingo dute astelehenean, Baratze Parkean

Ane Olaizola

Datorren astelehenean izango da tailerra, 18:00etan hasita. Furgobaratza zerbitzua ere eskainiko dute.

Baratzeko hondar organikoak indibidualki nola konpostatu jakiteko tailerra prestatu dute Azkoitiko Udalak, Kimubatek eta Kutxa Fundazioak elkarlanean. Datorren astelehenean, ekainaren 3an, izango da saioa Azkoitiko Baratze parkean, 18:00etatik 19:30era artean, eta baratzeetako erabiltzaileek ez ezik, edozein herritarrek parte hartu ahal izango du.

Era berean, Furgobaratza zerbitzua ere eskainiko dute, bertaratzen direnei baratzeko gaien inguruan aholkularitza eskaintzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide