Trikitiaren bilgune izan zen joan den asteburuan Azkoitia, eta askotariko ekintzak egin zituzten herrian. Horien artean, soinuari eta panderoari lotutako erakusketa ireki zuten Portaleburu erakusketa aretoan, argazkiak, liburuak, txapelak zein diskoak ikusgai jarriz. Bada, asteburu honetan erakusketa berriro zabaltzea erabaki du Trikigiro elkarteak. Bihar, 18:00etatik 20:00etara artean zabalduko dute; larunbatean, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta igandean, 12:00etatik 14:00etara.