Iraurgi saskibaloi elkartearen 50. urteurrenari lotutako ekintzen barruan, saskibaloi klubaren bost hamarkadetako ibilbidea jasotzen duen dokumentala egin dute; Hiru hiru da bere izenburua. Ikus-entzunezkoa ekainaren 14an, 19:00etan, Azkoitiko Baztartxo antzokian estreinatuko dute.
Ekainaren 13an, berriz, dokumental hori Azpeitiko Soreasu antzokian erakutsiko dute, 19:00etan.