Azkoitiko Udalaren Mugi jarduera fisikoa sustatzeko orientazio zerbitzuak ibilketa nordikoa praktikatzeko saioak prestatu du ekainerako eta uztailerako. Hain zuzen, ekainaren 4an,
11n eta 18an, eta uztailaren 2an, 9an eta 16an izango da kirol hori praktikatzeko aukera, 15:15etik 16:15era eskainiko dituzten saioetan.
Parte hartu nahi duten herritarrek Elkarguneko sarrerara azaldu beharko dute saio hasterako, aurrez izena eman gabe. Dena den, egitasmoaren inguruko informazio gehiago lortzeko koz@azkoitia.eus helbidera idatzi edo 688 76 39 63 telefono zenbakira deitu daiteke.
Azkoitiko Udalak gogoratu du herritar guztiei zuzendutako doakoa zerbitzua dela kirol orientazio zerbitzua. Orientatzaile batek modu indibidualean hartzen ditu jarduera fisikoa modu erregularrean egin nahi duten erabiltzailea. Hain zuzen, orientatzaileak programa bat proposatzen die zerbitzuaren erabiltzaileei, eta jarritako helburuen betetze mailaren jarraipena egiten du.
Asteartetik ostiralera bitartean eskaintzen dute zerbitzua: asteazkenetan anbulatorioan eskaintzen dute, eta gainontzeko egunetan Kultur Etxean, 09:00etatik 13:00era artean. Astearteetan, gainera, arratsaldez ere eskaintzen dute, 14:00etatik 18:00etara artean.