Jone Zabaletak Donostiako Binternightrun lasterketa irabazi du

Nerea Uranga

Jone Zabaleta atzo Binternightrun probaren helmugan.

Atzo iluntzean jokatu zen lasterketa, eta bost kilometroko proba irabazi zuen azkoitiarrak.

Atzo iluntzean, 20:45ean hasita, Binternightrun lasterketa jokatu zen Donostian. Hiru distantziatako probak izan ziren, eta Jone Zabaletak bost kilometrokoa irabazi egin zuen 17:24 denbora eginda.

Aurrenekoz jokatu zuten iluntzeko lasterketa hori Donostian, eta bi mila parte hartzaile baino gehiago izan zituen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide