Inklusioaren eta Marea Urdinaren aldeko erronka berri bat egitea lortu dute asteburuan Ixaka Oñederra eta Imanol Aleson mendizale azkoitiarrek. Hiru baietz izena jarri diote osatu duten balentriari. Ostiralean, 14:00etan, Lintzako aterpetik atera ziren,2 4 orduren barruan honakoak egin asmoz: Lintzatik Hiru Erregeen Mahaia (2.428 metro) Euskal Herriko mendi altuena igo, handik Lintzara jaitsi eta bizikletaz Zegamara arteko bidea egin, 195 kilometro. Ondoren, Zegaman bizikleta utzi eta Aketei (1.528 metro) Gipuzkoako mendirik altuena igo, eta bukatzeko, Zegamatik Azkoitirako 40 kilometroko ibilbidea egin, eta Balda plazatik Kakute (928 metro) igo eta Balda plazan bukatzea.
Erronka bete dute, eta nola gainera, 18 ordu eta 58 minututan bukatu zuten atzo Hiru baietz erronka.