Bero handia izan dute gaur arratsaldean Antton Oñederraren Oroimenezko V. lasterketan parte hartu duten txirrindulari gazteek. 16:00etan hasita, Trenbidearen Zumardiaren eta Juin kalean, benjaminen, kimuen eta infantilen probak jokatu dira, Peña Elorzak antolatuta. Hurrenez hurren, kilometro inguruko zirkuituari, bi, sei eta hamabi itzuli eman behar izan dizkiote txirrindulariek.
Lasterketak bukatutakoan, Pello Elorza zena omendu du Peña Elorza taldeak, hark mekaniko gisa taldeari emandako laguntza eskertzeko. Hala aurreskua dantzatu diote Elorza zenaren senideei, eta bertso bat ere abestu du Jokin Sudupe Piok.
Ondoren, benjaminen lasterketan parte hartu duten txirrindulari guztiei domina bana eman diete, eta irabazleen artean sariak banatu dituzte.
Irabazleak:
Kimu nesketan:
1- June Iraolagoitia.
2- Irati Ansola.
3- Nahikari Oria.
Kimu mutiletan:
1- Julen Osa.
2- Iraitz Urteaga.
3- Jon Salaberria.
Infantil nesketan:
1-Izaro Ezpeleta.
2- Ane Atorragasti.
3- Ibone Diaz.
Infantil mutiletan:
1-Luken Olalde.
2- Aimar Irizar.
3- TelmonUrzelai.