Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira Txapelketaren bigarren jardunaldiak jokatu dituzte gaur arratsaldean, Trenbidearen Zumardiko belardian. Emakumeetan 540 kiloko proba jokatu dute eta gizonetan 640 kilokoa. Gaztedi A, Gaztedi B, Goiherri, Goiherri-Akelarre, Mutriku, Mutriku-San Jeronimo eta Mutriku-Saturraran taldeak aritu dira nor baino nor. Gizonetan emakumeek bakarrik osatutako Mutrikuko talde batek ere parte hartu du, kasu horretan bederatzi tiralarirekin aritzen dira. Beste talde batzuetan, berriz, hainbat emakume aritu dira gizonekin taldea osatuta.
Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketa Mutrikun (Gipuzkoa) hasi zuten joan den maiatzaren 1ean.