Ikasturtean landutakoa oholtzaratu dute Xabier Munibe Ikastolako antzerki eskolakoek

Nerea Uranga

31. Antzerki Topaketak egin dituzte gaur Baztartxo antzokian, eta antzezle gazteek lau lan egin dituzte.

Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako antzerki eskolan dabiltzan ikasleen 31. Antzerki Topaketak izan dira gaur, 11:00etan hasita, Baztartxo antzokian. Aktore txikiek ikasturtean zehar sortu dituzten antzezlanak jendaurreratu dituzte.

Atzo, ikastolako ikasleei zuzendutako emanaldia egin zuten, eta gaurkoan, berriz, herritarrentzako antzeztu dute. Lau antzezlan egin dituzte: Handitzen, handitzen..., Nork nahi du gure bitxia?, Hiru desirak eta Bizi ez lagunak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide