Ezpalak eta Ke Lepo taldeek girotuko dute Matadeixe bihar

Iraia Oteiza

Udaberriko Bebarruko Jardunen barruko azken emanaldiak eskainiko dituzte bi taldeek, 22:30ean hasita. Kontzertuetarako sarrerak Matadeiko atean eskuratu ahal izango dira, zazpi euroren truke.

Ezpalak eta Ke Lepo taldeek kontzertu bana eskainiko dute bihar, larunbata, Matadeixen. 22:30etik aurrera, bi taldeek sortutako rock alternatibo eta doinu elektronikoek hartuko dute Matadeiko aretoa, eta hain zuzen, bi emanaldi horiek itxiko dituzte aurtengo udaberriko Bebarruko Jardunek. Sarrerak leihatilan salduko dituzte, zazpi eurotan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide