Gipuzkoako Bigarren Mailako ligaren finala jokatuko du Tta-kunek zapatuan Oñatin

Mailo Oiarzabal

Tta-kuneko taldekideak joan den ostiralean kiroldegian, Lehen Mailarako igoera lortu berritan. (Ane Olaizola)

Donostiako Makax taldearekin lehiatuko dira Azkoitikoak txapelaren bila Zubikoa kiroldegian, 16:00etan.

Joan den astean Lehen Mailara igotzea lortu ondoren, asteburu honetan denboraldiari ginga jartzeko aukera izango du Tta-kun areto futbol taldeak. Izan ere, 2023-2024 Gipuzkoako liga txapelketen irabazleak erabakitzeko finalak jokatuko dituzte etzi, zapatua, Oñatiko Zubikoa kiroldegian, eta Azkoitiko taldeak Bigarren Mailako txapela bereganatzeko aukera izango du han.

Donostiako Makax taldearen kontra jokatuko du Tta-kunek Gipuzkoako Bigarren Mailako titulua nork irabazi erabakitzeko partida eta 16:00etan hasiko da finala.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide