Bide segurtasunaz kontzientzia hartzeko saioa izan dute ikasleek

Ane Olaizola

Atzoko saioaren irudi bat. (Azkoitiko Udala)

Don’t be Dummy, zuk ez duzu ordezkorik egitasmoaren barruan, kontzientziazio saioa izan dute Azkoitia BHIko zein Floreaga ikastetxeko ikasleek Baztartxon. 

Don’t be Dummy, zuk ez duzu ordezkorik trafiko istripuak saihesteko asmoa duen egitasmo ibiltariak Azkoitian egin zuen geldialdia atzo, eta Azkoitia BHIko zein Floreaga ikastetxeko kideek bide segurtasunaz kontzientziatzeko saioa jaso zuten Baztartxo aretoan. Ohi bezala, Azkoitiko Udaltzaingoak eta suhiltzaileek errepideetako errealitatea azaldu zieten ikasleei, eta iaz surf egokituan munduko txapeldunorde izan zen Ibon Oregik bere esperientzia partekatu zuen. Istripu baten ondorioz, hanka galdu zuen Oregik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide