Ekainaren 8an ospatuko duten Pilotari Eguneko kamisetak eta bazkarirako txartelak hasiko dira saltzen ostiralean Txulue pilota elkarteko kideak. Herriko plazan jarriko dute horretarako mahaia 18:30ean, datorren ostiralean ez ezik, hurrengoan ere —maiatzak 31— izango da horretarako aukera.
Ekainaren 8an, 14:45ean izango da bazkaria, Berdura plazan, eta otordurako txartelak erosi nahi dituztenek hiru menu izango dituzte aukeran: txartel gorria erosten dutenek, patatak errioxar erara, oilaskoa patatekin eta natillak izango dituzte; txartel urdinarekin, entsalada nahasia, entsalada errusiarra, oilaskoa patatekin eta arroz esnea jango dute; azkenik, txartel berdearekin menu beganoa eskainiko dute, eta entsaladaz, barazki paellaz eta frutaz osatua egongo da. Menu bakoitzak 18 euro balio ditu.