Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa jokatuko dute larunbatean Azkoitian

Iraia Oteiza

Sokatira txapelketa, iaz, Azkoitian.

Gizonek eta emakumeek sokatira jardunaldiak jokatuko dituzte Trenbidearen Zumardian dagoen belardian, 17:45etik aurrera.

Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira Txapelketaren jardunaldiak jokatuko dituzte larunbatean, Trenbidearen Zumardian dagoen belardian. Gizonek zein emakumeek jokatuko dute, 17:45etik aurrera.

Euskal Herriko txapelketari Mutrikun (Gipuzkoa) eman zioten hasiera sokatiralariek joan den maiatzaren 1ean, eta bigarren jardunaldiak jokatuko dituzte larunbatean Azkoitian. Emakumeena 540 kilko proba izango da eta gizonena 640 kilokoa. Honako talde hauek lehiatuko dira: Gaztedi A, Gaztedi B, Goiherri, Goiherri-Akelarre, Mutriku, Mutriku-San Jeronimo eta Mutriku Saturraran.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide