Irakurle taldeak Miriam Lukiren 'Argialdiak' aztertuko du ekainean, idazlearekin

Ane Olaizola

Azkoitiko Irakurle Taldea. (Utzitakoa)

Ekainaren 25ean egingo du Azkoitiko Irakurle Taldeak Argialdiak liburuari buruzko saioa, eta Miriam Luki idazlea bertan izango da.

Azkoitiko Irakurle Taldeak zehaztu du datorren saioak: ekainaren 25ean, asteartez, elkartuko dira Elkarguneko Oteiza aretoan (19:00etan), eta Miriam Lukik idatzitako Argialdiak liburua jorratuko dute, idazlea bera bertan dela. Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak urtero ematen duen Zilarrezko Euskadi Saria jaso zuen iaz Lukik, narrazioz osatutako lan horrengatik. Saioa irekia izan ohi da nahi duenarentzat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide