Pentekoste jaiak ospatu dituzte asteburuan Martirieta auzoan. Larunbatean hasi zituzten festak, 18:00etan jaurtitako suziriarekin, eta atzo, igandea, izan zuen jarraipena jaiak. Goizean, hamarretakoa, meza eta herri kirol erakustaldia egin zituzten. Arratsaldean, berriz, auzo bazkaria, umeentzat prestatutako jolasak eta merienda egin zituzten. Haur eta heldu asko bildu ziren atzo ere auzoan. Bi festa egunen ondoren, datorren urtera arte agurtu dituzte Pentekoste jaiak Martirietan.
(Argazkiak: Martirietako festa batzordea)