Anarik 'Giza Zarata' diskoa aurkeztu du Baztartxon

Ane Olaizola 2024ko mai. 18a, 17:03

Anari, taldearekin, atzo, Baztartxon. (Utzitakoa)

Aretoa ia beteta zela eskaini zituen Anarik  azken diskoko zein aurreko abesti esangurantsuenak bere ohiko taldearekin. 

Anarik Giza Zarata estudioko zazpigarren diskoa aurkezteko kontzertua eskaini zuen atzo, ostirala, Baztartxo antzokian. Aretoa ia beteta zela eskaini zituen artista azkoitiarrak azken laneko zein bere ibilbideko abesti esanguratsuenak ohiko taldearekin, publikoaren gozamenerako. 

Azken diskoaren eta Azkoitiko kontzertuaren harira, Anari Alberdi elkarrizketatu zuen Maxixatzen Gukak joan den astean. Hemen ikus daiteke. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide