Armatuk taldeak irabazi du Lore Jokoak lehiaketa

Ane Olaizola 2024ko mai. 18a, 10:35

Atzo arratsaldean jokatu zuten Lore Jokoak lehiaketaren lehen edizioaren finala, eta Armatuk taldearen atzetik, Hiurok eta Bai taldeak sailkatu ziren. 

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatuta, Lore Jokoak lehiaketaren finala jokatu zuten atzo arratsaldean Elkargunean, eta Armatuk taldea nagusitu zen lehen edizioan; hain zuzen, azken Orbel Jokoetan ere talde berberak irabazi zuen, gazteen mailan. Bigarren, berriz, Hirurok taldea sailkatu zen, eta hirugarren, Bai. Irabazleak herriko saltokietan gastatzeko 180 euroko saria jaso zuen, eta ondorengo postuetan geratu ziren taldeek, 120 eta 90 euro, hurrenez hurren. 

Guztira, lau proba egin zituzten Lore Jokoen finalean, eta esaera zaharrak, herriko eraikinak, abestiak eta esaldiak asmatzen aritu ziren parte hartzaileak.  

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide