Unai Izagirre, Eneritz Artetxe eta Julene Iturbe, Gipuzkoa Bertsotanen bigarren itzulira

Mailo Oiarzabal

Eneritz Artetxe, artxiboko irudi batean.

Bigarren itzuliko saioetan, maiatzaren 25ean kantatuko du Izagirrek, Pasaian; eta ekainaren 1ean, Artetxek Ataunen eta Iturbek Elgetan.

Lau azkoitiarrek ekin zioten Gipuzkoa Bertsotani, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseari: Eneritz Artetxek, Julene Iturbek, Naia Arrizabalagak eta Unai Izagirrek. Horietatik hiruk gainditu dute lehen itzulia: Izagirrek, Artetxek eta Iturbek. Atzo bukatu zen, Oñatiko saioarekin, lehen itzuli hori. 73 bertsolari lehiatu dira –38 A multzoan eta 35 B multzoan– Gipuzkoa Bertsotanen lehen itzuliko hamabi saioetan, eta horietatik 48 –25 A multzotik eta 23 B multzotik– sailkatu dira bigarren itzulirako. Datorren astean hasiko den bigarren faseko zortzi saioetan lehiatuko dira berriro lehen itzulia gainditu dutenak, eta 48tik 34k lortuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan aritzeko txartela.

Azkoitiarrei dagokienez, A multzoko sailkapenaren seigarren tokian bukatu du Artetxek lehen itzulia; bera da azkoitiarren artean puntu gehien batu dituena, 327. B multzoan, zortzigarrena izan da Izagirre, 321,5 punturekin, eta Iturbe 22.a, 294,5ekin.

Bigarren itzuliko saioetan, maiatzaren 25ean kantatuko du Izagirrek, Pasaian; eta ekainaren 1ean, Artetxek Ataunen eta Iturbek Elgetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide