Ur hoditeria berritzeko lanak hasi dituzte Guardia kalean

Ane Olaizola

Langileak, ur hoditeria berritzen Guardia kalean (Azkoitiko Udala)

Ur ihesak saihesteko asmoz, hoditeria berritzen ari dira egunotan Gipuzkoako Urak eta Azkoitiko Udala. Polietilenozko hoditeriak jarriko dituzte.

Gipuzkoako Urak eta Azkoitiko Udala hoditeria berritzen ari dira egunotan Guardia kaleko 15 eta 17 zenbakien artean, ur ihesak saihesteko asmoz. Udalaren arabera, lehen zegoen hoditeria burdin galvanizatukoa zen, eta orain polietilenozkoa ari dira jartzen. Horrez gain, lehen hoditeria orokorra eraikinaren azpitik zihoala azaldu du erakundeak, eta orain egiten ari diren lanekin segurtasun-giltza bebarru bakoitzaren kanpoaldean ipiniko dutela jakinarazi du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide